Mantenimenduko Teknikaria
PLASTIGAUR SA, Andoain-en kokatzen den industria- eta kontsumo-sektorerako bilgarriak eta ontzi malguak fabrikatzen dituen enpresak, mantenimendu-arlorako langilea behar du lantaldean.
Helburuak lortzeko ekimena duen eta emaitzetara bideratutako ikuspegia duen pertsona erabakitzailearen bila gabiltza.
Ikasketak:
- LH II/Goi Mailako Mekanika eta/edo Elektronika
- Ingeniaritza (mekanika, elektrikoa, automatizazioa…)
Esperientzia: Gutxienez hiru urte antzeko lanpostuan
Hizkuntzak: Euskera eta ingelesa
Positiboki baloratuko dira:
- Plano elektrikoak eta pneumatikoak, kontrol automatikoko sistemak, PLCak programatzea, erregulagailuak interpretatzea.
- Elektrodo bidezko soldadura elektrikoko prozesuetan esperientzia izatea.
Jokabidea
- Elkarlana
- Zintzotasuna
- Konpromisoa
- Onestasuna
- Erantzukizuna
- Jarrera proaktibo eta positiboa
Funtzioak:
- Matxura mekanikoen eta/edo elektrikoen kausak aztertzea eta zehaztea.
- PLCak eta sentsoreak dituzten sistemetan matxurak aztertzea eta konpontzea.
- Eskuliburuak kontsultatzea, konponketarako beharrezkoak diren ordezko piezak definitzea eta horiek modu autonomoan hornitzeko eskaera kudeatzea.
- Ekipoak eta instalazioak hobetzeko aukerak identifikatzea eta ekipamendu horien fidagarritasuna handitzeko proposamen teknikoak egitea.
- Segurtasun, arriskuen prebentzio, kalitate eta ingurumen-arauak betetzen direla ziurtatzea.
Ezagutzak
- Makina industrialak eta/edo instalazioak konpontzeko ezagutza teknikoak.
- Prestakuntza osagarria PLCetan: OSROM, SIEMENS, etab.
- MS Office, Excel eta Word aplikazioen erabiltzailea tarteko mailan.
No projects were found!
[]