PLASTIGAUR-EK BERE PRODUKZIO PROZESUAN KONTSUMITUTAKO ENERGIA %100 BERRIZTAGARRIA DA

Plastigaur-ek beste urrats bat eman du iraunkortasunaren aldeko apustu estrategikoan, bere energia-kontsumoaren %100 energia-iturri berriztagarrietatik lortuz.

Apiriletik aurrera, Plastigaur-ek film eta enbalaje malguko ekoizpen-prozesuan kontsumitutako energia guztia %100 berdea izango da. Ekintza hau, energia-hornitzailearekin egindako akordio baten bidez lortu da, datozen urteetan energia %100 berriztagarria kontsumitzeko, eta, hala, energia-mota honen sustapena bultzatu.

Honela, Plastigaur-ek ingurumen-aztarna murriztuko du, urtean 500.000 autok isurtzen duten CO2aren baliokidea ekidituz.

Plastigaurrek iraunkortasunaren aldeko konpromisoa Plan Estrategiko batean isladatu du, puntu hau ardatz nagusi bezala kokatuaz. Plan horretatik beste ekintza batzuk sortzen dira, hala nola, urtero energia-kontsumoaren %3a murrizteko helburua betetzea eta energia-eraginkortasunaren auditoriak egitea.18_energia berdea (euskaraz)