• Bustia toailatxoak

    Gorputza garbitzeko paper-zapi bustien ontziak egiteko ijeztutako filmak, hala haurrentzat nola helduentzat.
    Ijeztutako film hauek ekoizpen-efizientzia handia dute makina horizontaletan. Horietan, zigilatzea paper-zapiaren produktu eta/edo lurrunen kutsadurarekin egiten da.
    Hermetikotasun-maila altua bermatzen dute. Horrela, ez da oxigenorik edo hezetasunik egongo eta paper-zapiek ez dute freskotasunik galduko hezetasun-galeragatik.
    Era berean, ijeztuek babesteko ezaugarriak dituzte, garbitzeko formulak dituen agente tentsioaktiboekin bat.
    Formatu handi zein txikientzako egokia, ijeztuaren lodiera bakarrik aldatuta.

    Egitura-motak:

    • PET / LDPE
    • BOPP / LDPE
    • PET PVDC/PE
    • PET/PE EVOH
    • PET/ALUMINIOA/PE
  • Toallak eta ehun

    Produktu horiek ontziratzeko, babesari dagokionez prestazio altuak ematen dituzten ijeztuak behar dira, garbitzeko formula duen lozioak geruzen arteko babesa ez gainditzeko, beste produktuaren ijezketa desegin baitaiteke.
    Erabilera anitzeko ijeztuak dira, hau da, garbitzeko formula desberdinekin erabil daitezke.
    Ekoizpen-efizientzia handiko ijeztuak, produktu kutsaduratik babesteko ere zigilatzeko gauza direnak.
    Paper-zatientzako PE filmak ekoizpen-efizientzia handia izan behar du, eta horretarako COFa erabakigarria da prozesuan.
    Urraduraren aurkako erresistentzia oso txikia da, ontzia erraz irekitzeko, eta testura atsegina dute.

    Egitura-motak:

    • PET / LDPE
    • PET / PETMET / LDPE
    • BOPP / LDPE
    • PET PVDC/PE
    • PET/PE EVOH
    • PET/ALUMINIOA/PE
    • MDLDPE
  • Garbitzaileen filmak

    Hainbat bolumenetako formatu handi zein txikietarako filmak, detergenteen eta garbitzeko bestelako produktuen kasuan erabiltzeko, hala likidoekin nola hautsekin. Ezaugarri mekanikoak pertsonalizatzen ditugu (adibidez, hot tack-a edo produktu bakoitzak behar duen irristatzea), horrela prozesatze hobea lortzeko ontziratzeko makina bakoitzean. Pack-aren babes- eta zurruntasun-mailei egokitzen zaizkien egiturak ditugu, azken produktua ondo babestua egongo dela bermatzeko, baita kate logistikoan manipulatzean edo garraiatzean ere.

    Egitura-motak:

    • PE
    • OPP / LDPE
    • PET / LDPE
    • LDPE / PET / LDPE