• Elikagai lehorrak

    14

    Bertikalean betetzen diren produktuetarako (lekaleak, arrozak, pastak) gure filmek ezaugarri mekaniko bikainak dituzte abiadura handiko ontziratze-prozesuetan, eta soldagarritasuna, ur-lurrunaren kontrako babesa eta pitzadura eta urraduraren kontrako ezaugarri mekaniko altuak bermatzen dituzte. Akabera-sorta handia egitura konplexuetan edo sinpleetan (PP).

    Egitura-motak:

    • PE
    • BOPP / BOPP
    • BOPP / CPP
    • BOPP / LDPE
  • Zizka-mizkak eta fruitu lehorra

     

    11Zizka-mizka eta fruitu lehorretarako, egitura bikoitz edo hirukoitzarekin egindako filmak eskaintzen ditugu. Horrela, produktua oxigenotik eta hezetasunetik babestua egongo da, haren bizitza baliagarria luzatuko da eta ezaugarri organoleptikoak gordeko ditu. Soldagarritasun eta distira bikaineko produktuak.

    Egitura-motak:

    • BOPP / CPP
    • BOPP / BOPP
    • BOPP / BOPP METALIZATUA
    • PET / LDPE
    • PET SARANIZATUA / LDPE
    • BOPP + PET SARANIZATUA / LDPE
  • Elikagai izoztuak

    Plastigaurrek hainbat egitura ditu produktu hauetarako, aplikazio bakoitzaren arabera, tenperatura baxuetan soldatzeko filmekin. Horien hot tack-a eta marruskadura-koefizientea moldatu egiten dira bezeroaren makineriari egokitzeko, ekoizpena optimizatzeko asmoz. Plastigaurrek pertsonalizatu daitezkeen ijeztutako filmen aukera zabala du, PELD oinarrian.

     

    12

    Egitura-motak:

    • PE Gard. / PE Zuria
    • BOPP / PE
  • Produktu freskoak


    Arrain, haragi, fruta eta barazki prozesatuak edo horien kontserbak ontziratzeko konponbideak, flow pack estiloko makinetan aplikatzeko edo erretilu termoformatuetan estalki bezala erabiltzeko. Gainera, lurrunaren kontrako filmak erabiltzeko aukera dago, filmaren barnealdeko lurrunaren kondentsazioa saihesteko, baita babes altua eskaintzen duten filmak erabiltzeko ere, elikagaien testura eta itxura behar bezala mantentzeko.

    Egitura-motak:

    • CPA / PE
    • BOPA / PE
    • PET / PE
    • PA / PE

     

  • Opilak

    10

    Gailetak, ogi freskoa, izoztua, aurre-laberatua, oreak eta abar flow pack makinetan ontziratzeko gure filmak produktu horien ezaugarri bereziei egokitutakoak dira. Horrela, ur-lurrunaren eta oxigenoren kontrako iragazkortasun ertain eta altuaren baldintzak bermatzen dituzte, eta gantz naturalen oxidazioa saihesten dute, produktuaren testura eta ezaugarri organoleptikoak mantentzeko. Ontziratzeko lerroetan makinekin erraz manipulatzeko prestatuak.

    Egitura-motak:

    • PE Gard. / PE Zuria
    • BOPP / PE
  • IV. gamako frutak eta barazkiak


    Produktuaren bizitza baliagarria luzatzen dute gure filmek. Gardentasun eta distira handia dute, eta hezetasuna filmaren gainean isolatzen dute. Gainera, lurrunaren kontrako materiala erabiltzeko aukera dago, ur-lurrunaren kondentsazioa saihesteko eta horrela produktua beti ondo ikusteko.

    Egitura-motak:

    • BOPP, makro eta mikroperforatuak.
  • Gozokiak eta litxarreriak

    13

    Plastigaurrek pastelgintzako produktuen ontzietarako material-aukera zabala eskaintzen du. Guztiak egokituak daude flow pack makinetan erabiltzeko, banako edo taldeko formatuetan. Estetika erakargarriko film metalizatuak, kalitatezkoak, eta soldagarritasun handikoak, azukre-partikula esekien ihesak saihesteko.

    Egitura-motak:

    • PE Gard. / PE Zuria
    • BOPP MET/ PE