• Stretch Hood

    Urte hauetan guztietan lortu dugun esperientziari esker, gure Strech Hood-a guztiz optimizatua dago, eta erreferentziako hornitzaileak gara paletetan jarritako kargak enbalatzeko sektoreetan.

    Stretch Hood-a aurrerapauso teknologiko handia da, bero-iturririk behar ez duelako, eta horregatik abantaila handiak ekartzen dizkie gure bezeroei.

  • plastigaru_0134_r

ABANTAILA NAGUSIAK:

    • Erresistentzia: Zorroaren barne-perimetroa kargarena baino txikiagoa denez, tentsio horizontala eta bertikala jarraitua da, eta horrela zama trinko mantentzen da, produktuan kalterik eragin gabe.
    • Egonkortasuna: Posible da filma paletaren azpitik gainjartzea, kargaren eta paletaren arteko kohesio ezin hobea lortuz; hartara, egonkortasun-arazoek eragindako kalteak saihesteko karga biltegiratzean eta garraiatzean.
    • Iragazgaiztasuna: Karga babestua dago uraren eta hautsaren kontra, kanpoan denbora luzez biltegiratuta egon behar badu ere.
    • Propietate optikoak: Zorroak distiratsuak eta gardenak dira eta, gainera, ez dute tolesdurarik edo zulorik. Horrela, produktua arazorik gabe aurkez daitekeela eta salgaiak arazorik gabe ikusiko direla bermatzen dugu.
    • Trazabilitatea: Filma gardena denez, posible da zorroaren azpitik etiketak erabiltzea eta barra-kodeak irakurtzea, eta horiek kaltetzea edo galtzea saihesten da.
    • Bortxaezintasuna: Zorroa jarri eta gero karga manipulatzen bada, oso erraz hauteman daiteke hori.
    • Paletetan jartzeko kadentzia azkarra: Orduko 150 palet arte.
    • Film gutxiago erabiltzea: Zorro luzagarriak enbalatzeko sistema ekonomikoa dira, filmaren perimetroa kargarena baino txikiagoa delako eta, ondorioz, plastiko gutxiago erabiltzen delako.
    • Energia aurreztea: Ez da errekuntza bidezko inolako bero-iturririk behar.
    • Segurtasuna: Gas-instalazio batek sor ditzakeen arazo potentzialak saihesten dira horrela.
    • Kalitatea: Beroa aplikatu behar ez denez, ez dira kargaren ezaugarriak aldatzen, eta ez dago filma kargaren gainean itsasteko arriskurik.

ZEHAZTAPEN TEKNIKOAK:

Ezaugarriak Unitatea Balioak
Hodien perimetroa mm 1.920 – 4.800
Lodiera µm 40 – 180
Bobinaren gehieneko diametroa mm 1000
Kartoizko mandrilak mm ø barnekoa 76 / 152
Plastikozko mandrilak mm ø barnekoa 76
Koloreak Eskaeraren arabera
Bi kolore Eskaeraren arabera
Lerroko inprimatzea 3 kolore / 2 aldeetan
UVI babesa hilabeteak 6 / 24
Gehigarri antiestatikoa - Bai
Irristatzea COF 0,15 – 0,50
Beste gehigarri batzuk skaeraren arabera
Zulaketa Makrozulatua
Koroa-tratamendua dynas/cm 38 – 44