• Paletless

    Mundu mailako joerak dira enbalatzeko gastuak murriztea, manipulazio errazago baten bidez produktuen kalitatea hobetzea eta packaging-eko hondakinak murriztea.

    Paletless sistemaren helburua kate logistikoa optimizatzea da. Horretarako bi elementu erabiltzen dira: urraduraren eta elongazioaren kontrako erresistentzia handia duen errefortzuko film bat paletaren beheko aldean eta Stretch Hood estiloko estalki konbentzional bat goiko aldean. Horrela, salgaietarako oinarri oso egonkorra lortzen da, egurrezko edo plastikozko paletak erabili behar izan gabe. Hori egin ahal izateko baldintza bakarra urkila mugikorrak dituzten orga jasotzaileak dira, kargak manipulatu ahal izateko.

ABANTAILA NAGUSIAK:

  • Zamalanekin lotutako manipulazio-lanen jasangarritasuna hobetzen da.
  • Zamalan-denborak murrizten dira.
  • Paletak erabiltzearen ondoriozko gastuak murrizten dira.
  • Horiek berreskuratzeko kostuak minimizatzen dira.

ZEHAZTAPEN TEKNIKOAK:

Ezaugarriak Unitatea Balioak
Hodien perimetroa mm 1.920 – 4.800
Lodiera µm 40 – 180
Bobinaren gehieneko diametroa mm 1000
Kartoizko mandrilak mm ø barnekoa 76 / 152
Plastikozko mandrilak mm ø barnekoa 76
Koloreak Eskaeraren arabera
Bi kolore Eskaeraren arabera
Lerroko inprimatzea 3 kolore / 2 aldeetan
UVI babesa hilabeteak 6 / 24
Gehigarri antiestatikoa - Bai
Irristatzea COF 0,15 – 0,50
Beste gehigarri batzuk Eskaeraren arabera
Zulaketa Makrozulatua
Koroa-tratamendua dynas/cm 38 – 44