PLASTIGAURrek urrezko EcoVadis ziurtagirian duen puntuazio-maila igotzen jarraitzen du

Ecovadis

EcoVadisek Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren arloan urrezko kategoriako, maila goreneko ziurtagiria eman bazion ere Plastigaurri, enpresa honek puntuazioa areagotzen jarraitzen du, eta arlo horretako enpresa onenen % 3an kokatu da. Puntuazioa % 34 hobetu du EcoVadisek 2013an lehenengo ziurtagiria eman zionetik; orain 68 puntu ditu eta 97 pertzentilaren barruan dago.

Ziurtagiri-maila hori beste aurrerapauso bat da Enpresaren Gizarte Erantzukizunarekiko dugun konpromisoan eta gure bezeroei zerbitzu hobea eta osatuagoa eskaintzeko bidean.

Ingurumenaren, laneko jardunbideen, merkataritza-jardunbide zintzoen eta erosketa jasangarriaren arloko ebaluazioa egin zen unean enpresaren gizarte-erantzukizuna kudeatzeko sistemak zuen kalitatearen adierazgarri da EcoVadisek emandako puntuazioa.

Plataforma honen helburua ingurumenaren eta gizartearen arloan enpresek dituzten jardunbideak hobetzea da, hornidura-kate globalek duten eragina aprobetxatuz.

Enpresei haien hornitzaileen prestazioen jasangarritasuna ebaluatzeko aukera ematen dien lehenengo lankidetza-plataforma kudeatzen du EcoVadisek, 110 herrialdetan eta 150 sektoretan.