Plastigaur konpainiaren sortzaileak, Antxon Garmendiak, Eusko Jaurlaritzaren Joxe Mari Korta 2017 Saria jaso du

premios-korta

ADEGI Gipuzkoako enpresen proposamenez, Plastigaur konpainiaren sortzaileak, Antxon Garmendiak, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak banatzen duen Joxe Mari Korta 2017 saria jaso du.

Ekitaldia azaroaren 21ean egin zen, eta Iñigo Urkullu Lehendakaria izan zen ekitaldiaren burua, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak lagunduta. Lehendakariak sarituek beren enpresa-proiektuak garatu eta martxan jartzerakoan erakutsi dituzten “ilusioa eta adorea” azpimarratu nahi izan ditu. “Zuen ereduak konfiantza, egonkortasuna eta lan partekatua erakusten dizkigu, eta horrek lanean jarraitzera animatzen gaitu, euskal ekosistema ekonomikoa hobe dezagun” erantsi du.

Antxón Garmendiak azaldu du arrakastaren gakoa alboan talde on bat izatea eta teknologiarik aurreratuenaren alde apustu egitea dela. Gainera, azpimarratu du “benetan harro dagoela Korta izeneko saria jaso izanagatik, pertsona haren balioen artean elkarrizketarako gaitasuna eta lurrarekiko maitasuna zeudelako”.