Plastigaur hobeto ezagutu

Bilgarri malguen ekoizpenean eta ontziratzean lan egiten dugu, eta bezeroei haien eskakizunetara hobekien egokitzen zaizkien irtenbide tekniko iraunkorrak ematen dizkiegu.

Baina produkturik onena eskaini ahal izateko, xehetasunez kontrolatutako ekoizpen-prozesu zehatz bati jarraitu behar zaio. Emaitzarik onenak lortzeko, katearen elementu guztiak ezinbestekoak dira: giza taldea, makinak, antolakuntza, kalitatezko materialak eta abar luze bat.

Hain zuzen ere, horregatik egin dugu bideo hau, gure enpresa barrutik ezagutu, eta Plastigaur-en aurrera eramaten dugun ekoizpen-prozesua nolakoa den ikus dezazun.