Kalitatearen kudeaketa

Plastigaurrek kalitatea kudeatzeko, ingurumena zaintzeko, laneko arriskuak prebenitzeko eta elikagaien kaltegabetasuna bermatzeko sistema bat aplikatzen du, UNE-EN-ISO 9001/ 2015, UNE-EN-ISO 14001/2015, OHSAS 18001/2007 eta UNE-EN-ISO 22000/2005 nazioarteko arauen betekizunen arabera.

Kalitate-politika

Plastigaurren oso presente ditugu merkatuaren egungo beharrak eta bezeroak pozik egotearen garrantzia, eta horregatik puntu hauen arabera definitzen dugu gure kalitate-politika:

    • Enpresako kulturan kalitatea ezinbesteko kontzeptu bezala txertatzea.

    • Elikagaien kaltegabetasuna. Lege-betekizun guztiak zorrotz betetzea, batik bat elikagaien kaltegabetasunari buruzkoak. Kontingentzia-planak ezartzea eta abiaraztea, azken kontsumitzailearen osasunaren gainean eragina izan lezaketen larrialdi edo arrisku-egoera potentzialak saihesteko edo kudeatzeko.

    • Gure barne-prozesuen eraginkortasuna une oro optimizatzea, etengabeko hobekuntzaren bidez eta hainbat adierazleren analisi sakona eginez.

    • Beharrezko prestakuntza sustatzen dugu maila guztietan eta funtzio guztietan, eta guztiaren gainetik kalitatea oinarri duen enpresa-proiektuko parte-hartzea indartzen dugu.

    • Bat ez etortzeak deuseztatzeko edo minimizatzeko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak ezartzea.

    • Laneko arriskuak prebenitzeko eta langileen lan-baldintzak etengabe hobetzeko politika aktibo bat aplikatzen jarraitzeko konpromisoa, OHSAS 18001 Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemaren bidez.

C5_foto1