Ingurumen-politika

Plastigaurrek ISO 14001 ingurumen-kudeaketako sistema ezarri zuen –aitzindaria izan zen Espainian, gure sektorean–, gure prozesu guztiak ingurumenarekiko errespetuan integratzeko eta helburu horretara bideratzeko.

Gure ingurumen-politikak 4 oinarri ditu:

    • JASANGARRITASUNA HELBURU DUEN IKERKETA ETA GARAPENA: Bezeroen eskakizunak % 100 bete eta arinagoak, adimentsuagoak eta seguruagoak diren materialak garatzen ditugu, material plastikoen kontsumoa optimizatuz eta CO2 isuriak murriztea lortuz, jatorritik produktuaren birziklapenera arte.

    • ENERGIA-EFIZIENTZIA: Teknologia, instalazioak eta ekoizpen-produktuak erabilitako energia-baliabideak murriztera bideratzen ditugu.

    • HONDAKINEN KUDEAKETA: Behar bezalako tratamendua sustatzen dugu sortutako hondakinentzat, indarreko legeria zorrotz betez. Gure jardueraren ondorioz sor litekeen kutsadura prebenitzen dugu.

    • ENERGIA BERDEA: Energia berriztagarrien eta energiaren erabilera arduratsuaren defendatzaile irmoak gara, eta horien garapenean geure ekarpena egiteko 100 kWp-ko eguzki-instalazio fotovoltaiko bat dugu instalatuta 2008tik.

C3_foto1