• Hastapenak

    1972an, Antxon Garmendiak ingeniaritza teknikoko ikasketak amaitu zituen Tolosako Paper Eskolan, eta praktikak egin zituen inguruko zenbait paper-fabrikatan. Horri esker, asko ikasi zuen papergintzari buruz.

    Hori dela eta, Comaypa papergintzako handizkarien kooperatiba sortu berriko zuzendari izateko hautatu zuten. Hasiera-hasieratik paper-mota desberdinak multzotan elkartzen hasi zen eta, kooperatibako bazkideen eskariaren bolumenari esker, murrizketa handiak lortu zituen erosteko prezioan.

  • historia1

  • historia2
  • Negozio propioa

    Sei urte geroago, 1978an, erretiroa hartu zuten paper-poltsen negozio bateko eta ezpainzapien negozio bateko jabeek. Antxonek ez zuen aukera eder hura pasatzen utzi, eta bi negozioak erosi zituen bere anaia Juan Martínekin eta beren emazteekin batera, lauren artean merkataritzako sozietate bat eratuz.

    Horrela sortu zen Manipulados Enara SA, kapital txikia zuen sozietate bat. Urte gutxi batzuen buruan ekoizpena hamarkoiztu zuten, eta horren ondorioz makineria berria erosi zuten eta lehen enplegatuak kontratatu zituzten. Geroago, industrialde batera eraman zuten egoitza eta 500 m2-ko nabe bat erosi zuten.


  • Plastigaurren sorrera

    1980ko hamarkadan bigarren eskuko estrusio-makina batzuk erosi zituzten eta plastikoaren industrian sartu ziren. Berehala, plastikoaren negozioa garrantzia hartzen hasi zen, eta momentu batean poltsen eta ezpainzapien negozioa saltzea erabaki zuten, indar guztiekin polietilenoaren negozioari heltzeko.

    Horrela, 1989an Plastigaur jaio zen eta, harekin batera, lan egiteko modu berri bat sortu zen. Andoainera mugitu zuten enpresa, 2.000 m2-ko nabe batera, eta bigarren eskuko makineria ordezteko makina berriak erosteari ekin zioten. Eskariek gora egin zuten berehala, eta I+G+b lehentasunezko gai bilakatu zen.

  • historia3

  • historia4
  • Aurrerapauso handia

    2004an beste nabe bat eraiki zuten lantegiaren ondoan. 5.500 m2 zituen beheko solairuan eta 1.000 m2 solairuartean, eta horrela ekoizpen-eremua 8.500 m2-koa izatera igaro zen.

    Hortik aurrera, enpresaren sortzaileek beste belaunaldi bati bidea emateko unea zela erabaki zuten:

    Luis Artola, gerentea.
    Nerea Garmendia, finantza-zuzendaria.
    Ion Garmendia, mantentze-lanen arduraduna.

    Ordutik hona, zuzendaritza berriak lan handia egin du familia-enpresa hori enpresa profesional bihurtzeko, bi kontzeptu horiek uztartuz. Gakoa: dibertsifikatzea eta aukera berriak bilatzea, eta aldi berean familia-balioei eustea.

    Egun, Plastigaur garai berri batean murgildu da, inprimatze- eta converting-alorrak sortu eta gero. Horien xedea balio erantsi handiagoak dituzten merkatu eta sektore berrietara iristea da.