• Konpromisoa gizartearekin

    Our different commitments aim to provide improvements for society.

    • Gizarte-ekintza: enpresak eta langileek diru-kopuru bat ematen dute hilero, eta hainbat GKEri eta erakunderi donazioak egiteko erabiltzen da hori.
    • Laneratzea sustatzen dugu: praktiketako ikasleak hartzen ditugu, karrera-amaierako proiektua gure enpresan egiteko aukera eskaintzen dugu eta gure instalazioen bisitak antolatzen ditugu ikasleentzat.
    • Kirol-ekitaldiak babesten ditugu.
    • Tokiko ekimen kulturalak babesten ditugu.
    • Konpromisoa dugu euskararekin.
  • C4_foto1

  • Konpromisoa ingurumenarekin

    Ingurumen-inpaktua txikitzeko eta arriskuak prebenitzeko konpromisoa dugu. Horretarako, indarreko araudiak errespetatzen ditugu, eta gainera aurrerapen teknologikoak eta dena delako gaiaren inguruko jardunbide egokiak ere kontuan izaten ditugu.

    • Energia berriztagarrien aldeko apustua egiten dugu: 100 kWp-ko eguzki-instalazio fotovoltaiko bat dugu.
    • Hondakinak modu integralean bereizten ditugu.
    • Energia-kontsumoan efizienteak izaten saiatzen gara.
    • Makineria erosterakoan, BAT teknologia erabiltzen dugu; hau da, eskuragarri dagoen teknologiarik onena hautatzen dugu.
    • ISO 14001 ingurumen-kudeaketako sistema aplikatzen dugu.

  • Gure giza kapitala

    Gure aktiborik garrantzitsuena gure giza taldea da, eta gure lehentasunetako bat langileen garapen pertsonala sustatzea da.

    • Kode etiko bat ezarri dugu, Plastigaurreko langileek, bezeroek eta hornitzaileek lantokian zintzotasunaren, zuzentasunaren eta giza duintasunarekiko errespetuaren arauak bete ditzaten.
    • Urtero, prestakuntza-plan bat ezartzen dugu, gure langileek beren gaitasunak garatzean eraginkorragoak eta efizienteagoak izan daitezen.
    • Lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko neurriak hartzen ditugu, ordutegi-malgutasunaren bitartez.
    • Txanda-kontratua hartzeko aukera ematen diegu eskatzen duten langileei.
    • OHSAS 18001 Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema ezarrita dugu.