Erabilera-esperientzia hobea izan dezazun, webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookien politika onartuko duzu.

Cerrar

Konpainia

  • Historia

    1972an, Antxon Garmendiak ingeniaritza teknikoko ikasketak amaitu zituen Tolosako Paper Eskolan, eta praktikak egin zituen inguruko zenbait paper-fabrikatan. Horri esker, asko ikasi zuen papergintzari buruz. Hori dela eta, Comaypa papergintzako handizkarien kooperatiba sortu berriko zuzendari izateko hautatu zuten. Hasiera-hasieratik paper-mota desberdinak multzotan elkartzen hasi zen eta, kooperatibako bazkideen eskariaren bolumenari esker, murrizketa handiak lortu zituen erosteko prezioan.
    imagenhistoria
  • Jasangarritasuna eta ingurumen-kudeaketa

    Plastigaurrek ISO 14001 ingurumen-kudeaketako sistema ezarri zuen –aitzindaria izan zen Espainian, gure sektorean–, gure prozesu guztiak ingurumenarekiko errespetuan integratzeko eta helburu horretara bideratzeko. Gure ingurumen-politikak 4 oinarri ditu: jasangarritasunera bideratutako ikerketa eta garapena, energia-efizientzia, hondakinen kudeaketa eta energia berdea.
    20
  • Gizarte-erantzukizuna

    Gizartea hobetzen laguntzen duten jarduerekiko hainbat konpromiso hartu ditugu. Ingurumen-inpaktua txikitzeko eta arriskuak prebenitzeko konpromisoa dugu. Horretarako, indarreko araudiak errespetatzen ditugu, eta gainera aurrerapen teknologikoak eta dena delako gaiaren inguruko jardunbide egokiak ere kontuan izaten ditugu. Gure aktiborik garrantzitsuena gure giza taldea da, eta gure lehentasunetako bat langileen garapen pertsonala sustatzea da.
    RSC
  • Kalitatearen kudeaketa

    Plastigaurrek kalitatea kudeatzeko, ingurumena zaintzeko, laneko arriskuak prebenitzeko eta elikagaien kaltegabetasuna bermatzeko sistema bat aplikatzen du, UNE-EN-ISO 9001/ 2008, UNE-EN-ISO 14001/2004, OHSAS 18001/2007 eta UNE-EN-ISO 22000/2005 nazioarteko arauen betekizunen arabera.
    plastigaur_0861
  • Harremanetarako

    Tel. + 34 943 59 03 11 Faxa. + 34 943 59 00 48 plastigaur@plastigaur.com
    thb-contacto
Plastigaur S.A.