• Plastigaurrek kalitate- eta ikerketa-laborategi bat du, analisiak eta saiakuntzak egiteko ekipamendurik berrienekin, eta bertan gure produktu guztiak probatu ditzakegu eta aplikazio berriak gara ditzakegu. Denbora errealean identifikatzen ditugu gerta litezkeen intzidentziak eta parametrorik garrantzitsuenak kontrolatzen ditugu, gero erregistratzeko eta trazabilitatea egiteko aukera izateko.
  • I2-4_foto1

Horretarako, horrelako saiakuntzak egiten ditugu:

    • Fluidotasun-indizea neurtzea.
    • Biltzeko indarrak neurtzea, hotzean eta beroan.
    • Fusio-puntua neurtzea.
    • Marruskadura-koefizienteak neurtzea.
    • Hot Tack soldadura analizatzea.
    • Inpaktu eta urratuak aztertzea.
    • Aldizkako eta batez besteko lodierak neurtzea.
    • Materialen opakutasuna.
    • Koroa-tratamendua neurtzea.
    • Tinten itsaspena.

Erabil daitezkeen bitarteko nagusiak:

    • Saiakuntzetarako makina unibertsalak.
    • CoverLab.
    • Retratech.
    • Mikroskopio elektronikoa.
    • Hot Tack neurgailua.
    • Espektrofotometroa.
    • DSC.
    • Octagon.
    • Zorroratzeko saiakuntzetarako estazioa.