Berrikuntza

Gure sektorean 25 urteko esperientzia dugu eta I+G+b-k ezinbesteko rola betetzen du gure garapenean. Plastigaurren egunero egiten dugu lan gure bezeroen eskaera zorrotzenak ere beteko dituzten proiektuak eta konponbideak sortzeko.

Berrikuntza-politika

Gure bezeroei ematen diegun kalitatean eta zerbitzuan bikaintasuna bermatuz, jarduteko printzipio hauek oinarri dituen berrikuntza-politika garatu dugu:

    • Berrikuntzaren helburua gure bezeroen nahiak asetzea da, sinesgarritasunean eta konfiantzan oinarritutako epe luzeko harreman baten bitartez.

    • Erakunde guztian eragina duen «berrikuntza-kultura» sustatzea. Horrela, lan-eremu motibatzaileak ditugu, ideia berriak sortzea erraztu eta saritzeko, arriskua onartuz eta sormenezko ekarpenak aitortuz.

    • Gure hornitzaileekin elkarlanean arituta, aukera dugu ideia berrien abangoardian egoteko, proiektu berritzaile berriak garatzeko eta gure produktu-sortan hobekuntzak eskaintzeko.

    • Modu proaktiboan jokatzea gure bezeroekiko, packaging-industriak produktuaren zein zerbitzuaren mailan eskatzen dituen aplikazio berrietarako konponbideak garatzeko.

    • Bitarteko teknologiko berrienak ditugu, eta horiei eta ikerketarekiko gure pasioari esker material berriak sor ditzakegu, gure bezeroen produktuak ontziratzeko lerroen kontsumoak optimizatzeko.

I1_foto1