• Elikagaien sektorea

    A0_alimentacion_foto1

    Elikagaien kaltegabetasunari buruzko baldintza guztiak zorrotz betetzeko ardura dugu Plastigaurren, hala ijeztutako filmetan nola salgaiak multzokatzeko film bilkorretan, eta hori dela-eta erreferentziako hornitzaileak gara elikagaigintzarekin lotutako sektore askotan. Gure materialek kontserbazioa hobetzen dute eta produktuen freskotasuna mantentzen dute; horiexek dira gure produktuen xede nagusiak. Bezeroen beharretara egokitutako tiradak egiteko aukera eskaintzen dugu, inprimatze flexografikoko kalitate handiko diseinuekin.

    EZAUGARRIAK:

    • Soldagarritasun azkarreko filmak, ekoizpen handiko instalazioetarako.
    • Ezaugarri optiko paregabeak: gardena eta oso distiratsua.
    • Biltze- eta irristatze-balioak moldatzeko aukera.

    AUKERAK:

    • Zabalera eta lodiera ugaritan eskainia.
    • Aplikatzeko makineriarekiko moldagarritasun handia.
    • Urraduraren aurreko erresistentzia handia.
    • Zortzi kolore arteko inprimatze flexografikoa egiteko aukera.
    • Film itsasgaitza.
  • Edarien sektorea

    A0_bebidas_foto1

    Plastigaur edarien sektorerako bilgarri malguen hornitzaile nagusietako bat da. Urteetako esperientziari eta ikerketari esker, gure filmek fidagarritasunik handiena eskaintzen dute. Lata-, brik- edo botila-packak enbalatzen ditugu lodierarik txikienekin.

    Era berean, filmek bermatu egiten dute produktuak egoera ezin hobean iritsiko direla saltokira, paletetan jarri eta gero. Ekoitzitako produktu bakoitzarekin egiten ditugun etengabeko saiakuntza eta kontrolei esker paletak (EURO edo palet erdia) ez dira deformatzen manipulazioan eta logistikan, eta horrela euste-indarraren eta beharrezko egonkortasunaren arteko oreka ona bermatzen dugu.

    EZAUGARRIAK:

    • Soldagarritasun azkarreko filmak, ekoizpen handiko instalazioetarako.
    • Ezaugarri optiko paregabeak: gardena eta oso distiratsua.
    • Biltze- eta irristatze-balioak moldatzeko aukera.
    • Euste-indar handiak lodiera murriztuekin (Stretch Hood).
    • Luzapen handia (Stretch Hood).
    • 50 eta 120 mikra arteko lodierak (Stretch Hood).

    AUKERAK:

    • Zabalera eta lodiera ugaritan eskainia.
    • Aplikatzeko makineriarekiko moldagarritasun handia.
    • Blokeoaren aurkako tratamendua.
    • Tratamendua antiestatikoa.
    • 6 eta 24 hilabete arteko UVren aurkako babesa (Stretch Hood).
    • Alde batean edo bietan inprimatzeko aukera, 1, 2 edo 3 koloretan (Stretch Hood).
    • Makro-zulaketa (Stretch Hood).
    • Urraduraren aurreko erresistentzia handia.
    • Zortzi kolore arteko inprimatze flexografikoa egiteko aukera.
    • Film itsasgaitza.
  • Beiraren sektorea

    A0_vidrio_foto1

    Urtetako esperientziari esker, sektore horretako zehaztasun-maila handiari erantzuten dion materiala garatzeko gauza izan gara. Gure HODI BILKORRA produktuaren bilgarri nagusia da, eta gure bezeroek ekoitzitako produktua helmugara osorik iristen dela bermatzen du, elikagaien segurtasunari buruzko araurik zorrotzenak beteta. Mundu-mailako beira-ekoizle nagusien konfiantza da gure bermerik onena.

    EZAUGARRIAK:

    • 80 eta 160 mikra arteko lodierak.
    • Biltzeko operazioa egiteko tenperatura-tarte zabala.
    • Euste-indar handia, baita inguru oso beroetan ere.
    • Paletaren estalkiarekin soldatzeko erraza.
    • Aplikazio-ekipamenduen ekoizle nagusiekin funtzionatzeko egokitutako formulazioak.

    AUKERAK:

    • 6 eta 24 hilabete arteko UVren aurkako babesa.
    • Alde batean edo bietan inprimatzeko aukera, 1, 2 edo 3 koloretan.
  • Eraikuntzaren sektorea

    A0_construccion_foto1

    Plastigaurrek zementu, igeltsu, mortero, adreilu eta teilentzat bereziki garatutako gama bat eskaintzen du. Stretch Hood-ak edo hodi bilkorrak, erresistentzia altuko gure xaflarekin batera, konponbide eraginkorra eskaintzen diete teknologia hau PALLET-LESS sistemetan erabili nahi dutenei.

    EZAUGARRIAK:

    • 60 eta 150 mikra arteko lodierak.
    • Zulatzearen aurreko erresistentzia handia.
    • Sektoreko askotariko makina eta lan-baldintzei moldatzeko erraztasuna.

    AUKERAK:

    • 6 eta 24 hilabete arteko UVren aurkako babesa.
    • Alde batean edo bietan inprimatzeko aukera, 1, 2 edo 3 koloretan.
  • Sektore kimikoa eta petrokimikoa

    A0_quimico_foto1

    Gure STRETCH HOODa eta bertikalean zakuratzeko gure filma sektore honentzat bereziki diseinatutakoak dira, eta kanpoan biltegiratuta egon daitezke denbora luzez, eta lurreko, aireko edo itsasoko garraioaren baldintza gogorrak jasan ditzakete. Babesteko tratamendua jaso duen Stretch Hood-a erabilita, gainera, FFS zakuen gastuak asko murriztu daitezke, ez baita UVren kontrako tratamendua gehitu behar izango.

    EZAUGARRIAK:

    • 80 eta 160 mikra arteko lodierak.
    • Euste-indar oso altua, baita inguru beroetan ere.
    • Zulatzearen aurreko erresistentzia handia.
    • Sektoreko askotariko makina eta lan-baldintzei moldatzeko erraztasuna.

    AUKERAK:

    • Film itsasgaitzak.
    • 6 eta 24 hilabete arteko UVren aurkako babesa.
    • 6 eta 24 hilabete arteko BABESA.
    • Material opakua edo zeharrargia.
    • Alde batean edo bietan inprimatzeko aukera, 1, 2 edo 3 koloretan.
  • Petfood sektorea

    A0_petfood_foto1

    Bobinan bildutako filmen bidez, kapa anitzeko askotariko konponbideak eskaintzen ditugu Petfoodaren sektorean. Etxeko animalientzako elikagaien eta deribatuen merkatuko baldintzak betez, azken produktuaren freskotasuna bermatzen dugu hura babesten duten materialak erabiliz. Gainera, markaren irudiaren kalitatea ziurtatzen dugu, lineatura handiko diseinu eta akaberekin, eta produktuak makinekin erraz erabil daitezkeela bermatzen dugu. Sakongrabatuak flexografiara egokitzeko proiektuak egiteko aukera ere eskaintzen dugu.

    EZAUGARRIAK:

    • 80 eta 160 mikra arteko lodierak.
    • Distira handiko materiala.
    • Zulatzearen aurreko erresistentzia handia.
    • Sektoreko askotariko makina eta lan-baldintzei moldatzeko erraztasuna.

    AUKERAK:

    • Film itsasgaitzak.
    • Zortzi kolore arteko inprimatze flexografikoa.
  • Etxetresna elektrikoak

    A0_electrodomesticos_foto1

    Etxetresna elektrikoak ekoizteko ekoizpen-lerroen kadentzia altuaren ondorioz, material fidagarri eta erregularrak beharrezkoak dira. Gure STRETCH HOODak kalitate-kontrol zorrotzak gainditu behar ditu bezeroari bidali aurretik, ondo funtzionatuko duela bermatzeko. Luzatzeko gaitasun handia duen material bat erabilita, hainbat karga-formatu multzoka daitezke, zorroaren dimentsio bakar bat erabilita.

    EZAUGARRIAK:

    • Luzatzeko gaitasun handia.
    • Zorro-tamaina bakarra, baina formatu askotara egokitu daitekeena.
    • 50 eta 100 mikra arteko lodierak.
    • Soldagarritasun azkarreko zorroa, kadentzia handiko instalazioetarako.
    • Estutzeko indar moldagarria, ertz-babesak hautsi ez daitezen.

    AUKERAK:

    • 6 eta 24 hilabete arteko UVren aurkako babesa.
    • Alde batean edo bietan inprimatzeko aukera, 1, 2 edo 3 koloretan.
    • Makro-zulaketa.
    • Aplikazio-ekipamenduen ekoizle nagusiekin funtzionatzeko egokitutako formulazioak.
  • Higienearen sektorea

    A0_higiene_foto1

    Gorputza garbitzeko paper-zapi bustien ontziak egiteko ijeztutako filmak, hala haurrentzat nola helduentzat.

    Ijeztutako film hauek ekoizpen-efizientzia handia dute makina horizontaletan. Horietan, zigilatzea paper-zapiaren produktu eta/edo lurrunen kutsadurarekin egiten da.
    Hermetikotasun-maila altua bermatzen dute. Horrela, ez da oxigenorik edo hezetasunik egongo eta paper-zapiek ez dute freskotasunik galduko hezetasun-galeragatik.

    Era berean, ijeztuek babesteko ezaugarriak dituzte, garbitzeko formulak dituen agente tentsioaktiboekin bat.
    Formatu handi zein txikientzako egokia, ijeztuaren lodiera bakarrik aldatuta.